XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pinnokioren liburua irakurtzen du Perutxok, liburu gorria.

Ostegun hartako ibilketa eta jostaketa nekeak lagun dituelarik, gogo onez sartzen da ohe barnera gure mutikoa.

Perutxoren begi eder gainera betazalak erortzen dira.

Pinnokioren liburu gorria lurrera joan da.

Perutxok amets egiten du.

Liburua zabalik dago.

Irekia den orrian, Pinnokio lo ageri da, irudian.

Pinnokio gizajoa!; Perutxoren lo zurrungek esnarazten dute.

Eta ilargiaren argi ederrak jeiki erazten du Pinnokio.

Paper ertzean zutitu egiten da paperezko Pinnokio.

Atera, ez atera dago.

Oin mutur bat liburutik kanpo ezarri du Pinnokiok, gero bestea.